Ortillopitz etxea ezagutzera
Historiko leku bat, egiazkoa eta paregabezkoa, Euskal Herria ezagutzeko eta ongi ulertzeko.
Euskal Herrian, etxea ondasuna ala arkitektura baino aise gehiago da; oroimena da, historia da.
XVII. mendeko egiazko euskal etxea, bihotzetik ezagutzeko gisan!
Ortillopitz etxeak mendeen zeharkatzeko parada ematen du, euskal tradizioen hobeki ulertzeko.
Euskal etxea ondasuna ala arkitektura baino aise gehiago da; oroimena da, historia da… Atea zabalduko zaizularik, sar eta sendi : freskura, usainak, giroa, mubleak, dena hor duzu, ate baten gibelean jabea topatuko bazenu bezala.
Ortillopitz berritua izana da ekimen pribatu baten gatik. Konserbatzioko arrakasta adibide bat da, bere ondare aberatsarekin.
XVII. mendeko euskal etxe tradizionala
Egiazko euskal etxea, Ortillopitz 1660an eraikia izan zen 1540eko hondarkinen gainean.
Ingurune zaindu honetan, deskubritu ezazu Lapurdiko etxe tradizional baten arkitektura, bertako altzariak eta euskal familia eta auzoen inguruan antolatutako bizitza.
Kanpoko eremuak autarkiaren bizitza kontatzen du, etxe noblea, mahatsondoak, sagarrondoak eta garai bateko kulturak, baita garai hartako hazkuntza tradizionala ere.
Zure bisita prestatu
Familia osoarentzako bisitak
Bisita ez gidatua (gidaririk gabe)
Ezagutu Ortillopitzen euskal etxea zure erritmoan!
Bisita honek etxeko gela ezberdinak, lorategiak eta kanpoko eremua ezagutzeko aukera ematen dizu. Bisitan zehar panel informatiboek lagunduko dizute.
- Noiz? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik 16:30era.
- Prezioa? 7€-ko prezio bakarra (Heldu eta haurrentzat - Urririk 4 urtez pekoentzat).
Bisita gidatua
Ortillopitz euskal etxearen ezagutzeko, gida historia zale sutsuak lagunduko zaitu.
Murgildu euskal historian eta kulturan, Ortillopitz etxe lapurtar enblematikoari buruzko istorioz beteriko bisita gidatu baten bidez.
- Noiz? Astelehenetik asteazkenera, 10:00etan.
- Prezioa? 10€-ko prezio bakarra (Heldu eta haurrentzat - Urririk 4 urtez pekoentzat).
- Hizkuntza: frantsesa
- ERRESERBA BEHARREZKOA DA
Altxorraren bilaketa (haurrentzako animazioa)
Gazteenak ere euskal kulturari eta tradizioari buruz interesatzeko molde jostagarria da!
Ortillopitz euskal etxea zure erritmora ezagutzen ahalko duzu zure haurrekin, libroki, ibilbide seinalatua segituz. Altxorraren bilaketarentzat, etxeko gela guzietan atzeman pistei esker, altxor kutxa zabalduko dien hitz sekretua atzemanen dute.
- Noiz? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik 16:30era.
- Prezioa? 7€-ko prezio bakarra (Urririk 4 urtez pekoentzat).
Informazio baliagarriak
Sartzeko txartelak erosi
- Banku txartelak, Visa, Mastercard.
- Diru idorra.
- Oporretarako bonuak.
Ordutegiak, prezioak eta sarbidea
ORDUTEGIAK 2026
Ortillopitz euskal etxea 2026ko apirilaren 5etik irailaren 25era idekia da.
- Bisita gidatua 10:00etan: astelehena, asteartea eta asteazkena. (Erreserbatzea beharrezkoa da)
- Bisita ez gidatua 11:00etatik 16:30era: igandetik ostiralera.
- Larunbatez hetsia.
SARTZEKO PREZIOAK 2026
Prezio bakarrak (helduak eta 4 urtetik gorako haurrak):
- Bisita librea (gidaririk gabe): 7€
- Bisita gidatua: 10€
Non gaude
Ortillopitz euskal etxea Saran dago, Lapurdiko bihotzean, Ipar Euskal Herrian, Larruneko trenetik kilometro batera.
- HEGAZKINEZ: Aireportu hurbilena Miarritzen dago.
- TRENEZ: Geltoki hurbilena Donibane Lohizunen dago.
- AUTOBUSEZ: Donibanetik, “Txik Txak” geltokitik abiatuz (45. Linea).
- AUTOZ: A63 autobidetik, Donibane Lohizune iparraldeko irteeran atera; D918 bidea hartu, Azkainerantz; Azkainen, D4 bidea hartu, LARRUNEKO TRENA, SARA norabiderantz. Larruneko trenaren geltokian, pareko bidea hartu; ORTILLOPITZ Larruneko tren ttipiaren geltokitik kilometro 1era dago.
Taldeentzako bisita gidatu pribatuak
Prezioak 2026:
20 jendetik beheitiko taldeentzat: 160€-ko preziotik goiti
Heldu eta haurrentzako prezio bakarra.
20 jende baino gehiago: 8€-tik goiti pertsona bakoitzeko
Heldu eta haurrentzako prezio bakarra.
20 jende baino gehiagoko heldu-taldeentzat, gunea urte osoan zabal daiteke, aitzinetik erreserbatuz.
Taldeentzako prezio eta ordutegien baldintzak
Gunearen pribatizazioa eta negozio-turismoa
Sarako euskal etxea gomit besta errotu eta finen antolatzeko gune paregabea da.
ORTILLOPITZ etxean, enpresek, erakundeek eta elkarteek prestigiozko gaualdiak antola ditzakete, museoko eta eremuko gune batzuk eskura ematen baititugu gertakarien antolatzeko:
- Gala-afariak*, koktelak;
- Kontzertuak, dantzaldiak;
- Pribilegiozko bisitak...
Gaualdi pribatu antolatzaileak eta partaideak
Jarri harremanetan zuzenki agentziekin edozein informazio lortzeko, ahalik lagunduko zaituzte!
7, rue Jeanne d'Arc
64200 Biarritz – France
Tel: 33 (0) 559 41 09 03
Proposamen konbinatuak
Zure taldearekin ateraldi bat antolatu nahi duzu, baina oraindik ez duzu ideia zehatzik?
Hemen dituzu bisita proposamen batzuk:
Euskal bizilekuak denboran zehar!
Eguna baliatu Euskal Herriko bizilekuak ezagutzeko: Sarako Lezeak eta Ortillopitz, XVII. mendeko etxe lapurtar tipikoa.
Ortillopitz + Etxola
Eguna baliatu "Ortillopitz" Sarako euskal etxea ezagutzeko eta "Etxola" abere parkea bisitatzeko, non mundu osoko 250 abere baino gehiago ikusiko dituzun!
Ortillopitz + Euskal bixkotxaren museoa
Sarako bi gune bisita ezazu: Ortillopitz, Sarako euskal etxea, eta Euskal Bixkotxaren erakustokia.
Ortillopitz + Larrungo trena
Inguru berean diren aparteko 2 gune!
Bisita ezazu Ortillopitz, Sarako euskal etxea, eta igo zaitez Larrungo mendi mitikora zinezko kremailera trein batean!



















